32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

139/2003 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Zangoza-Sos del Rey Católico (Zangozako iparraldeko sarbidea) NA-127 errepideko 2+650 k.p.ko gurutzagunea hobetzeko" proiektua behin betikoz onesten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, azaroaren 20ko 1000/2002 Ebazpenaren bidez, "Zangoza-Sos del Rey Católico (Zangozako iparraldeko sarbidea) NA-127 errepideko 2+650 k.p.ko gurutzagunea hobetzeko" proiektua teknikoki onetsi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hogei egun baliodunetan. Zerrenda 2002ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 20an.

Epe hori iragan eta ez da haren aurkako alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Zangoza-Sos del Rey Católico (Zangozako iparraldeko sarbidea) NA-127 errepideko 2+650 k.p.ko gurutzagunea hobetzeko" proiektua behin betikoz onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Foru Agindu honen berri emanen zaie Zangozako Udalari, Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0302508