32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

133/2003 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez aldatzen dira Nafarroako Errepide Sareko Zeharbideen inbentarioa behin betiko onetsi zuen otsailaren 12ko 194/2002 Ebazpena, eta baita inbentarioa bera ere; izan ere, hemendik aurrera Billabetako zeharbidea, NA-150 Iruña-Agoitz-Irunberri errepideko 18+420 eta 18+570 k.p.en arteko zatia, Nafarroako Errepide Sareko zatitzat hartuko da, eta ez hiribidetzat.

Nafarroako Errepide Sareko zeharbideak eta haien berrikuntza-obrak arautzen dituen maiatzaren 10eko 154/1999 Foru Dekretuak, (1999ko ekainaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 70. zk., ) ezartzen du II. Kapituluan Nafarroako Foru Komunitateko Zeharbideen Inbentario bat egitea.

Foru Dekretu horren 3.1 artikuluan ezartzen da hiribidetzat hartzen diren zeharbideak toki entitateen esku geldituko direla. Horretarako, kasuko toki entitateak edo Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proposaturik, eta kasu honetan toki entitatea aldez aurretik entzunik, espediente bat osatuko da Nafarroako Gobernuak bere ebazpena eman dezan.

Maiatzaren 29an Herri Lan zuzendari nagusiak emandako 471/2001 Ebazpenaren bidez (2001eko ekainaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 72. zk.) Nafarroako Errepide Sareko zeharbideen inbentarioa onetsi eta hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean eduki zen, eta bai proposamen bat ere, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak egina, hain zuzen ere zeharbidetzat hartuak diren Nafarroako Errepide Sareko zenbait tarte hiribide bihurtzekoa.

Otsailaren 12an Herri Lan zuzendari nagusiak emandako 194/2002 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa 33. zk., 2002ko martxoaren 15a), jendaurreko aldia ebatzi zen, eta behin betiko onetsi Nafarroako Errepide Sareko zeharbideen inbentarioa. Ebazpen horrexetan, halaber, behin betiko onetsi zen Nafarroako Errepide Sareko zenbait tarte hiribide bihurtzeko proposamena.

Maiatzaren 10eko 154/1999 Foru Dekretuko 3.1. artikuluak adierazten duen prozedurari jarraikiz, eta hiribidetzat hartua den zeharbide-tartea Longidako Udalari emateko Nafarroako Gobernuak ebatzi beharreko espedientearen tramitazioaren barnean, Longidako Udalari eta Billabetako Kontzejuari 15 eguneko epea eman zitzaien entzunaldirako, Zainketa Zerbitzura zuzendutako idazki baten bidez ager zezaten ados zirela Zainketa Zerbitzuaren idazkian adierazten zenaren arabera haien esku utzi izanarekin, edo bestela egoki iruditzen zitzaiona alega zezaten.

Emandako entzunaldi-epean, Longida Ibarreko Udalak alegazio idazki bat aurkeztu du eta bertan adierazten du ez duela onartzen Villavetako zeharbidearen tartea, 18+420 eta 18+570 k.p.en artekoa, hiribidetzat bere esku jarri izana. Alkatetzak 2001eko ekainaren 22an emandako Ebazpena, Udalak abuztuaren 2ko Osoko Bilkuran berretsia, hartzen du oinarritzat.

Zainketa Zerbitzuak adierazten duenez, espedientea azterturik, ikusten da Billabetak, NA-150 errepidean, ez duela saihesbiderik; izan ere, saihesbide delakoa NA-2379 errepidea da, Villaveta-adarra alegia, NA-150 errepidea NA-172 errepidearekin lotzen duena, eta Villavetatik urrun denez ez daiteke har saihesbidetzat.

Hori horrela, Zerbitzuaren ustez ez da bidezko Billabetako zeharbidea hiribidetzat hartzea, eta proposatzen du zeharbidetzat eduki dadila Nafarroako Errepide Sarean, Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepideko 18+420 eta 18+570 k.p.en artean eta alda dadila, ildo horretan, otsailaren 12ko 194/2002 Ebazpena.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aldaketa bat egitea Herri Lan zuzendari nagusiak otsailaren 12an emandako 194/2002 Ebazpenari, zeinaren bidez onetsi baitzen behin betiko Nafarroako Errepide Sareko Zeharbideen inbentarioa, eta baita inbentarioari berari ere; hain zuzen ere, hemendik aurrera Villavetako zeharbidea, NA-150 Iruña-Agoitz-Irunberri errepideko 18+420 eta 18+570 k.p.en arteko zatia, Nafarroako Errepide Sareko zatitzat hartuko da, eta, beraz, ez hiribidetzat.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinarazatea Billabetako Kontzejuari Longida Ibarreko Udalari, Ondare Zerbitzuari eta Zainketa Zerbitzuari, bidezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0302141