32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

121/2003 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2003ko ekainaren 29tik abuztuaren 23ra bitarterako, Irunberriko "Sierra de Leire" BHIko egoitzan ingelesez murgiltzeko eginen diren ikastaroetarako jantoki zerbitzuak lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea proposatzen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, 2003ko ekainaren 29tik abuztuaren 23ra bitarterako, jantoki zerbitzuak kontratatzeko.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuen xedea: 2003ko ekainaren 29tik abuztuaren 23ra bitarterako, Irunberriko "Sierra de Leire" BHIko egoitzan ingelesez murgiltzeko eginen diren ikastaroetarako jantoki zerbitzuaz arduratzea, lehiaketa publikoaren bidez.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo notarioak zein administrazioak kautotutako kopiak izanen dira.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2), Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz.

_Eskaintzak noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita bosgarren egun balioduneko 10:00etan Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua: lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuan (Zerbitzu Osagarrien Bulegoa), Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0302275