32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

66/2003 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Cintruenigoko DBHI handitzeko lanen proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza kontratatzeko espendientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Cintruenigoko DBHI handitzeko lanen proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa. Presakoa.

_Xedea: Cintruenigoko DBHI handitzeko lanen proiektua idatzi eta lanak zuzendu.

_Aurrekontua: 85.340 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002 - Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 - Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: lizitazio iragarkian adierazitako datan egingo da ekitaldi publikoan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0302509