32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

99/2003 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako lanbide heziketako ikastetxeetarako eskolako altzari arautuak erosteko 64.879,30 euroko gastua egiteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako lanbide heziketako ikastetxeetarako eskolako altzari arautuak erosteko honako baldintza orokorrei jarraituz:

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Xedea: Nafarroako lanbide heziketako ikastetxeetarako eskolako altzari arautuak erostea.

_Aurrekontua: 64.879,30 euro.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta seigarren egun baliodunean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/ inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 948-426530 eta 948-426606 telefonoetan emanen da haiek eskuratzeko helbidea.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

............................ j/ak, .............(e)koak, .................... ordezkatzen duenak, Nafarroako lanbide heziketako ikastetxeetarako eskolako altzari arautuak erosteko 2002ko ......aren ...(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaz jabeturik, baita hura arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguez ere, konpromisoa hartzen du hura egiteko, agiri haiei hertsiki lotuz. Horretarako eskaintza hau aurkezten du:

PREZIOA EMATEKO

(Data eta proposatzailearen sinadura)

Lote bakarra._Altzari arautuak: 64.879,30 euro.

Iragarkiaren kodea: A0302262