25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Jakinarazi ahal izan ez denez, ediktu honen bidez aditzera ematen da Fermín Goñi Valtellas jaunari (NAN 15808272) errekerimendua egin zaiola 40/534/2002 zenbakiko espedientean, Ingurumen eta Osasuneko zinegotzi delegatuaren 2002ko azaroaren 21eko ebazpenaren bidez (21/MA), arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia tramita dezan; eta ohartarazten zaio ezen, 50/99 Legearen arabera, isuna ezartzen ahal zaiola arriskugarri gerta daitezkeen txakurrak lizentziarik gabe edukitzeagatik.

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aitzina.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurumen eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A03000110