25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S E S M A

2003ko zerga-tasak. Ordenantza fiskaletako aldaketa

Udalak, 2002ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, honako erabakiak hartu zituen:

1. Zerga hauei dagokienez, 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten portzentajeak eta zerga-tasak ezartzea:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,25; landalurraren gainekoa: ehuneko 0,80.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko bi puntu eta berrogeita hamar hamarreko (% 2,50).

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: jarraian ematen diren portzentajeak eta zerga-tasa, Lege bereko 175 eta 176. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Urte batetik 5 urtera bitarteko aldia: Urteko portzentajea: 2,288.

10 urte arteko aldia: Urteko portzentajea: 2,184.

15 urte arteko aldia: Urteko portzentajea: 2,08.

20 urte arteko aldia: Urteko portzentajea: 2,08.

Zerga-tasa: % 8,94

Erabaki hau irmoa da administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetariko edozein para daiteke, aukeran:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

2. Hasiera batez onestea indarrean dauden ordenantza fiskal hauetan egin beharreko aldaketak, zeinen testu osoa espedientean baitago:

a) "Sesmako hilerria erabiltzeko ordenantza eta hura erabiltzeko eta bertako zerbitzuak egiteko tasak".

b) "Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza".

p.c) "Eremu publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituen ordenantza".

d) "Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza".

e) "Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala."

_Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin behiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.

Erabaki honen aurka, administrazio bidean irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ez da ez gora jotzekorik ezta administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta berraztertzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sesman, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, José M. Olcoz Esteban.

Iragarkiaren kodea: a0300108