25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E T A U T E N

Udal Plana hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2002ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, Metautengo Barrutiko Udal Plana hasiera batez onestea erabaki zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarriko da hilabeterako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere.

Metautenen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, María Reyes Alfaro Ruiz.

Iragarkiaren kodea: a0300107