25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Trukerako eskaintza publikoa

Martzillako Udalak, 2002ko abenduaren 23an egin bilkura arruntean, erabakia hartu zuen zeinaren xedapen zatia ondotik ematen baita:

_Besterengarri bihurtzea 3. poligonoko 845. hiri lurzatia (B-6 lurzatia, Martzillako Arau Subsidiarioetako 6. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren emaitza, El Ferial kalea, 8).

_Truke prozedura abiaraztea, goian aipatu lurzatia, zeina Martzillako Udalaren ondareko ondasun higiezina baita, 3. poligonoko 850. hiri lurzatiaren truke emateko (Julián Gayarre kalea, 1; titularra: Angel Moreno Murugarren) espedienteko agirietan adierazten den moduan.

_Truke eskaintza publikoa egitea Martzillako Udalaren xedeetarako egokiak diren beste ondasun batzuen titularrei, interesatuek proposamenak aurkez ditzaten Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau argitaratu ondoko hamabost eguneko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 130 eta 132. artikuluetan eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 122. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz.

Martzillan, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0300036