25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Ordenantzetako aldaketa hasiera batez onetsita

Martzillako Udalak, 2002ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko ordenantzetako aldaketak:

_Agiriak prestatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Estolderia eta hondakin uren arazketako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

_Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, edozein motatako salgaien zamalanetarako eta nekazaritzako ibilgailu eta industriako makinen errodajerako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkezten ez badu, epe hori bukatutakoan ordenantza fiskaletako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Martzillan, bi mila eta biko abenduaren hogeita seian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0300035