25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

2002ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2002ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2003ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Hori dena ematen da argitara, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, argitaratzen denetik hasi eta hamabost egun balioduneko epean.

Azkoienen, bi mila eta biko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0214121