III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
LOS ARCOS
Hirilurraren balorazio txostenaren 2. berrikuspena behin betikoz onetsita
Udalaren ordezkariek Batzorde Mistoaren 2002ko azaroaren 7ko bilkuran hirilurraren balorazio txostenaren bigarren berrikuspena hasiera batez onetsi ondotik, proiektua hamabost egunean egon zen jendaurrean Udaleko iragarki oholean. Epe horretan erreklamaziorik jaso ez denez, Nafarroako Gobernuaren ordezkariek Batzorde Mistoaren bilkura horretan aztertu ondotik, txostena behin betikoz onetsi da, aipatu Batzordeak 2002ko abenduaren 23an hartutako erabakiaren bitartez.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.
Los Arcosen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: A0214119