25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A G A

Oihan enkantea

Lizarragako (Ergoiena) Kontzejuak, 2002ko abenduaren 29an egin bilkuran, 2002ko abenduaren 12ko 2831 Ebazpenaren bidez behar bezala baimendurik, gehiengo osoz, plegu itxiaren bidezko oihan enkantea egitea erabaki zuen, 2002ko Oihan Planeko lote bakar bat saltzeko.

Lote bakarra: 891 pago, 852 metro kubiko zur eta 102 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Prezioa: 41.678,40 euro.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboak interesatuen eskura daude Kontzejuko idazkaritzan.

Pleguak idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Epe hori bukatu eta hurrengo igandean eginen da enkantea, goizeko hamaiketan.

Lizarragan (Ergoiena), bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Jesús Etxarri Luis.

Iragarkiaren kodea: A0214142