25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Ezkabarteko Udalak, abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Orikaingo 12. poligonoko 41. lurzatiaren xehetasun azterlana, Fermín Cano Goñi jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Felix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0214137