25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Ezkabarteko Udalak, 2002ko abenduaren 18an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arreko UI-2 unitatearen xehetasun azterlana, Promotora Versátil, S.A.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ezkabarten, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Felix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0214136