25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

II. eremu homogeneoko Y eta N etxe-sailen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2002ko abenduaren 24an eman ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen II. eremu homogeneoko Y eta N etxe-sailen xehetasun azterlana, José María Ilundáin Arregui arkitektoak prestatua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak 2002ko azaroaren 6an ikus-onetsia. Azterlana Construcciones Pedro Antonio Aguadok aurkeztu du.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, bi mila eta biko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0214123