25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (adar juridikoa) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 2002ko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio publikoko teknikari (adar juridikoa) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2002ko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 18an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduan emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (adar juridikoa) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

3.c) oinarrian eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

LOITEGUI ZUGASTI, ANA MARIA

Iragarkiaren kodea: A0301106