25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

2002ko udal aurrekontu arruntean kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 17/2002 zenbakiko espedientea. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2002ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2002ko udal aurrekontu arrunteko kreditu gehikuntzarako 17/2002 zenbakiko espedientea, zeina osotara 195.880 eurokoa baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluari jarraituz, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta betekizunei dagokienez. Aipatu legeko 202. artikuluan xedatutakoa betez, 2002ko azaroaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen espedientearen hasierako onespenaren iragarkia, Udalak 2002ko irailaren 24ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi baitzuen.

2002ko udal aurrekontu arrunteko kreditu gehikuntzarako 17/2002 zenbakiko espedienteak (osotara 195.880 eurokoa) jendaurreko epean inolako alegaziorik jaso ez duenez, behin betikoz onetsita gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu kreditu bereziaren iragarkia:

Gastu goitituak:

Kontusaila: 04532.62201. Izena: Gazteen Etxea eraikitzeko obrak

Zenbatekoa: 195.880 euro

Dirusarrera goitituak:

Kontusaila: 0.91750. Izena: Epe luzerako hartuko diren maileguak.

Zenbatekoa: 195.880 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Tafallako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tafallan, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0214056