25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2003ko otsailaren 6ko osoko bilkuran, Udalaren 2002ko aurrekontuko hirugarren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamaikan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0301600