25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, B, C, D eta E maila edo taldeetako langile finkoentzako hautapen proba murriztuen bidez, Antolamenduko goi mailako teknikarien zerrenda bat osatzeko deialdia onesten duena. Deialdiak langile horien lanbide prestakuntza eta hobekuntza sustatzea du xede, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren premien arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik).

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2003ko urtarrilaren 27an emandako Ebazpenaren bitartez, B, C, D eta E maila edo taldeetako langile finkoentzako hautapen proba murriztuen bidez, Antolamenduko goi mailako teknikarien zerrenda bat osatzeko deialdia onetsi da. Deialdiak langile horien lanbide prestakuntza eta hobekuntza sustatzea du xede, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren premien arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik). Ondoko hauek dira

O I N A R R I A K

1. Deialdia egiten da B, C, D eta E maila edo taldeetako langile finkoentzako hautapen proba murriztuen bidez Antolamenduko goi mailako teknikarien zerrenda bat osatzeko, haien lanbide prestakuntza eta hobekuntza sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren premien arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik), Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren 24.2 artikulua partzialki garatzeko apirilaren 14an eman zen 96/1997 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren 6. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, artikulu horretan ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntzarako bideak.

2. Hautatutako izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) Antolamenduko goi mailako tituludun gisara aldi batez aritzeko deitzen ahalko dira, eta haien lanpostuetan zerbitzu berezien egoerara pasako dira. Egoera horretan dauden langileek abiapuntuko lanpostuan zituzten eskubideei eutsiko diete eta zuzenean hasiko dira berriz ere lanpostu horretan egoera hori bukatzen denean; antzinatasunerako, kontuan hartuko dira abiapuntuko kategorian emandako zerbitzuak; pentsioen araubidea ez da ezertan aldatuko, eta abiapuntuko lanpostuan dutenak iraunen du; ezin izanen dute inolako Burutzarik edo Unitate Organikoko Zuzendaritzarik beren gain hartu; aurreko lansariak kobratzen segituko dute eta, gainera, beren lanpostuen lansariak zerbitzu berezietan betetzen ari diren lanpostuenekin berdintzeko behar den dirua kobratzeko eskubidea izanen dute, baina ez gradua, antzinatasuna eta familiarendako laguntza kobratzekoa, azken horiek inolako aldaketarik gabe iraunen baitute, hori guztia apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuarekin bat.

Aurreko atalean aipatzen den sari osagarri horren bidez, langileari aldi baterako esleituriko eginkizunak pagatuko zaizkio eta beraz, besterik gabe, lanpostu hori uztean berehalaxe utziko dio kobratzeari. Ez da behin ere eskubide irabazi bat izanen eta ez du sortuko eskubide pasiborik.

Lansari gehigarri horiek kobratzeak, gainera, zerbitzu berezietan hartzen duen lanpostuari dagokion titulua beste lanbide batean aritzeko ezin erabiltzea ekarriko du.

Abiapuntuko lanpostuko kategoriakoak ez bezalako eginkizunetan aritzeak ez du eskubiderik sortuko lanpostu hori behin betikoz betetzeko, ez baldin bada lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez eskuratzen, legeek agintzen duten bezala.

3. Izangaiek ondoren azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, B, C, D edo E maila edo taldeetan egotea, eta beren lanpostuetan egiazki gutxienez ere hiru urtez arituak izatea.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleak.

b) Unibertsitateko doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulu ofiziala edukitzea, edo horien baliokide den beste titulu ofizial bat, edo eskuratzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen agiria izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Betebehar horiek dei egiten zaienean ere bete beharko dituzte.

4. Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdi honen I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) aurkeztu beharko dira edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz. Aipatu eredua Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan jaso ahalko da (Karlos IIII.a etorbidea, 2, atalondoa).

5. Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuak jendaurrean paratuko du onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean. Bertan hauta-probak egiteko tokia eta eguna adieraziko dira. Proba horiek 2003ko apirilaren lehen hamabostaldian izanen dira (eguna erabakitzeke dago oraindik).

7. Hautapen prozesua zuzenduko duen epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Sebastián Hualde Tapia jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Julia Bermejo Parra andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Osasuneko Sistemen Arazoetarako Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Ignacio Aquerreta Cangas jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuaren menpeko Antolaketa eta Kalitatearen Ataleko burua.

Ordezkoa: José Antonio Garbayo Sánchez jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Osasuneko Sistemen Arazoetarako Zerbitzuko Osasuneko Bigarren Barrutiaren Ataleko burua.

Mahaikidea: Andrés Valentín González jauna, antolamenduko goi mailako teknikaria, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuaren menpeko Antolaketa eta Kalitatearen Atalari atxikia.

Ordezkoa: Pilar Cabodevilla Górriz andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde parekideetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde parekideetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Alberto Ecay Pagoto jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko Herritarrari Laguntzeko eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua.

Ordezkoa: Elisa Guallart Domench andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuaren menpeko Informazioaren Plangintza eta Proiektuetarako Ataleko burua.

8. Hautapena ondoko proba hauen bidez eginen da:

a) Lehenbiziko ariketa (teoriko eta praktikoa): epaimahaiak deialdi honetako II. Eranskineko gaiei buruz egiten dituen galdera eta kasuak idatziz garatu eta erantzutea.

Epaimahaiak ariketa hasi aitzin erabakiko du nolako iraupena izanen duen, baina gehienez ere lau orduz iraunen du.

b) Bigarren ariketa (praktikoa): antolamenduaren inguruko kasu bat aztertzea, planteamendua eta litekeen konponbidea idaztea.

Epaimahaiak ariketa hasi aitzin erabakiko du nolako iraupena izanen duen, baina gehienez ere lau orduz iraunen du.

c) Hirugarren ariketa: Buruz buruko elkarrizketa, lanpostuarekiko egokitzapena zehazteko._Epaimahaia bigarren ariketa gainditzen duten izangai guztiekin elkarrizketatuko da. Bete beharreko lanpostuaren edukiarekin eta eginkizunekin zerikusia duen edozein gairi buruzkoa izanen da elkarrizketa.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probetara.

9. Ariketak honela baloratuko dira:

_Lehenbiziko ariketari (teoriko-praktikoa) 30 puntu emanen zaizkio gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketari emandako gehieneko puntuen erdiak (15), gutxienez, erdiesten ez dituzten izangaiak.

_Bigarren ariketa 60 puntu bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira ariketari emandako gehieneko puntuen erdiak (30), gutxienez, erdiesten ez dituzten izangaiak.

_Hirugarren ariketan (buruz buruko elkarrizketa) gehienez ere 10 puntu emanen dira eta ez da baztergarria izanen.

10 Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazio osoaren araberakoa, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jarriko da.

11. Hautatutako izangaiak deitzen ahalko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren premien arabera.

Deia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1997ko ekainaren 2an eman eta 1997ko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (72. zk.) argitaratutako Ebazpenaren 5 eta 6. ataletan ezarritakoari jarraikiz eginen da; aipatu Ebazpena apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua garatu eta exekutatzeko eman zen.

12. Deialdi honetan ezarritako arauak aplikatu edo interpretatzerakoan sor daitezkeen zalantza edo gorabeherak epaimahaiak ebatziko ditu.

13. Deialdi honen aurka, oinarri eta egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat. Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Saileko epaitegiei zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8 eta 10. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, B, C, D eta E maila edo taldeetako langile finkoen artetik antolamenduko goi mailako teknikarien zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdian parte hartzekoa, langile horien lanbide prestakuntza eta hobekuntza sustatzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren premien arabera kontratatzeko. Deialdi hori 2003ko ............. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, .............aren ............(e)an, argitaratu zen. 2003.

1._Norberaren datuak:

_Deiturak eta izena

_Jaioteguna eta jaioterria

_N.A.N.:

_Helbidea

_Etxeko telefonoa

_Laneko telefonoa

2._Administrazio datuak:

a) Araubide administratiboa:

f Funtzionarioa.

f Estatutupekoa.

f Lan-kontratudun finkoa.

(X batez markatu dagokion laukitxoa).

b) Atxikirik dagoeneko Administrazio Publikoa:

f Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa.

f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.

f Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

f Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

f Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

f Nafarroako Emakumearen Institutua.

f Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa (E.V.E.N.A.).

f Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

f Nafarroako Zerga Ogasuna.

(X batez markatu dagokion laukitxoa)

c) Gaur egungo destinoa:

_Dihardueneko Departamentua (edo atxikirik dagoenekoa, erakunde autonomoa izanez gero)

_Zerbitzua:

_Atala:

_Bulegoa:

_Unitatea, zentroa edo bulegoa (hala bada):

d) Zein maila edo taldetakoa den:

e) Gaur egun dihardueneko lanpostua:

3._Eskabidea:

a) Ikasketetako titulu hauek dituela:

Dagokion titulua edo hura jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria erantsi da.

b) Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Horrenbestez,

ESKATZEN DU:

Eskabide hau onar dakiola eta horren arabera deialdi horretan bera onar dadila. Deialdi hura Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuko 24. artikuluko 2. idatz-zatia hein batean garatu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileak prestatu eta hobetzeko baliabideak errazten dituen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuko 2. artikuluko 6. idatz-zatiaren babesean iragarri zen.

...........(e)n, 2003ko ...........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Administrazio Publikoaren barne-aholkularitzako unitateen zeregina, eginkizunak eta haiendako orientabideak.

2._Antolaketaren oinarriak.

3._Administrazio Publikoaren zerbitzu eta prozesuen berringeniaritza (hobekuntza).

4._Hiritarrekiko komunikazio/interakzio/harremanetarako estrategia berriak. Administrazioaren lineako zerbitzuak.

5._Ezagutzaren kudeaketa Administrazio Publikoan.

6._Erabateko Kalitatearen Kudeaketa Administrazio Publikoan.

7._Informazio sistemak.

Oharra: Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiak (Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuaren menpeko Hiritarrari Laguntzeko eta Ezagutzeko Kudeatzeko Atala) izangaien eskura jarriko du probak prestatzeko dokumentazioa.

Iragarkiaren kodea: A0301050