25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.

Ezin izan da jakinarazi 2002ko irailaren 25eko bahitura eginbidea, geroago azaltzen dena, Posta Zerbitzuaren bidez 2002ko urriaren 4an eta azaroaren 18an jakinarazten saiatu arren, agiria itzuli egin baitzen; banaketako langileak ondoko ohar hau jarri zuen: "iraungia". Hori guztia espedientean ageri da. Hortaz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Burlatako Udaletxeko iragarki oholean argitara eman da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

"Bahitura eginbidea: Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamendu Orokorrak agindutakoari jarraikiz, premiamenduzko espediente administratiboaren bidez kobratu nahi diren zorrak zordunari jakinarazi zaizkio. Ordaindu ez direnez, espediente horretan emandako Probidentziak agindu bezala, bahitutzat jotzen dira ondoren azaltzen diren ondasun higiezinak, aipatzen diren zor eta kontzeptuen ordainean: a) Zorduna: Eliecer Arroyo Bezunartea, 72670832 NAN duena, helbidea: San Blas 1-2.º B, Burlata (Nafarroa). b) Erreferentzia: 14.538/CMM zenbakiko espedientea. c) Zorrak: 7.282,05 euro, gehi 1.456,41 euro korrituetarako behin-behinekoz kalkulatuak eta 1.000 euro prozedura kostuetarako._d) Kontzeptuak: 1996. eta 1998. urteetako PFEZ (5266101-6 eta 7921312-0 erreferentziak), 1994ko 3. eta 4. hiruhilekoetako BEZa, 1997ko 4. hiruhilekoko BEZa eta 1998ko 1. eta 2. hiruhilekoetako BEZa (6553993-1, 6553994-0, 6553995-8, 6553996-6 eta 6553997-4 erreferentziak). e) Bahituriko ondasun higiezinak: Deskribapena: Erregistrokoa: bakarra: 7.405. finkaren 1/2 zatitugabea Agoizko Jabetza Erregistroko 2.466 liburukia, 291. liburua, 34. orria. Hiri-finka. Burlatako San Blas kaleko 1 zenbakiko bigarren solairuaren aurrean eta ezkerraldean dagoen pisua, G motakoa, ehun eta sei metro eta hirurogeita hamalau metro koadrokoa. Titulartasuna: Eliecer Arroyo Bezunartea jaunaren izenean ageri da, erosia baitu haren erdi zatitugabea bai eta Karina Berrade Rooney andrearen izenean ere, beste erdi zatitugabearen sal-erosketa tituluaren bitartez. Katastrokoa: Burlatako San Blas kaleko 1-2.a B-dagoen etxebizitza bat. 17. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpieremua, 10. hiri-unitatea; 92 metro koadro. Bahituraren aurreneurrizko idaztoharra eginen da Jabetza Erregistroan, Nafarroako Foru Komunitatearen alde. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduko 113.2 artikuluari jarraikiz, jakinaraz bekie eginbide hau hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei; Erregelamendu bereko 114.2 artikuluari jarraikiz, luza bekio dagokion manamendua erregistratzaile jaunari, egin bitez beharrezkoak diren jarduketak eta igor bekio espediente hau, dagokion unean, Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariari, bahituriko ondasunen besterentzea baimen dezan."

Oharra: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen zaio zordunari ireki zaion espedientean agertu behar duela, berak edo bere ordezkariak; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egunen buruan interesatua agertu ez bada, prozedura amaitu arteko eginbide guztiak jakinarazitzat joko dira, agertzeko duen eskubidea galarazi gabe.

Errekurtsoak: Dirubilketako egintzen kontra, berraztertzeko helegitea jar daiteke, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Dirubilketa Zerbitzuari zuzendurik, edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa, epe berean, Nafarroako Foru Komunitateko Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari zuzendurik.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: a0214070