25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Francisco Javier Samblas Rubio jaunaren aurka, arrantza arloko arautegia hausteagatik, 305/02 zehapen espedientea hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1387/2002 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Francisco Javier Samblas Rubio jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.

Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Irunberriko Guardia Zibilak 2002ko ekainaren 14an jarritako salaketa ikusirik.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Francisco Javier Samblas Rubio jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

305/02 espedientea

1. Salatua: Francisco Javier Samblas Rubio.

Helbidea: Lapurbide kalea, 10-1.a C, Berriozar (Nafarroa).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko ekainaren 14an, Arbaiungo zintzurrean, 13,500 kilometroa, Na-178.

3. Salatutako egintzak: Bost amuarrain harrapatzea. Lau harrapatzen ahal ziren gehienez.

4. Hautsitako arauak: Ustezko arau-haustea Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean tipifikatuta dago, honela:

_Arau-hauste arina, 119.20 artikuluan jasoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren urtarrilaren 2ko 3/2002 Foru Aginduan finkatutako arrantza-gai kopurua gainditzeagatik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren urtarrilaren 2ko 3/2002 Foru Aginduaren 11.e) artikuluan adierazitakoari dagokionez, arrantzale bakoitzak gehienez lau amuarrain harrapatzen ahal direla finkatzen baitu. Foru Agindu horren bidez 2002. urtean Nafarroan indarra zuen arrantzarako berariazko arautegia finkatu zen.

5. Zehapen proposamena: 120,20 euroko zehapena proposatu da, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.a) artikuluari jarraikiz.

6. Kalte-ordainak: Gehieneko kupotik gorako amuarrain horregatik 12,02 euroko kalte-ordaina eskatzea proposatu da, maiatzaren 5eko 107/1003 Foru Aginduan ezarritako balorazio baremoaren arabera.

7. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren arabera.

8. Animaliak eta tresneria: Bahitutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude, eta arau-hausleak noiznahi berreskuratzen ahalko ditu dohainik, martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 103.3.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hartutako tresnak berreskuratu nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetara joan beharko da (Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, Telefonoa: 948-427609).

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0213726