25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

187/2002 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergoburuak emana, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko suhiltzaile izateko 40 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2001eko apirilaren 2an emandako Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko berrogei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2001eko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen abuztuaren 30eko 251/93 Legegintzako Foru Dekretuko 33.1 artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuko 5.1 artikuluak ezartzen dutenaren arabera, lanpostu huts horiek lekualdatze lehiaketaz beteteko dira, eta bertan parte hartzen ahal dute, alde batetik, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendurako Partzuergora transferitutako karrerako funtzionarioek, haien egoera administratiboa edozein delarik ere, eta, bestetik, erakunde horretako lan kontratudun finkoek.

1._Xedea.

Deialdia iragartzen da, lekualdatze lehiaketa bidez suhiltzaile izateko 40 lanpostu huts betetzeko. Suhiltzaile horiek beren zerbitzuak Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergoan emanen dituzte.

Lanpostu hutsek ondoko destino hauek izanen dituzte:

LANPOSTU KOPURUA DESTINOKO HERRIA

6 Auritz

6 Nabaskoze

8 Lodosa

4 Zangoza

1 Oronoz Mugairi

5 Altsasu

4 Tafalla

5 Lizarra

1 Tutera

Izangaiek behin lanpostuak esleituta dituztela, lantokia dagoen herrian bizi beharko dute, eta horretarako herri horretan finkatu beharko dute beren bizilekua.

2._Betebeharrak.

Lehiatzaileek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Suhiltzaile, suhiltzaile-gidari edo gidari izendatua izatea, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2001eko apirilaren 2an eman eta 2001eko maiatzaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (58. zk.) argitaratutako Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondorioz izendatutakoek izan ezik.

b) Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergoari atxikia izatea.

3._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergoaren Erregistro Orokorrean beharko dute aurkeztu eskabidea, Iruñeko Aralar kaleko 1 zk.an, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, hamabost egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (III. eranskina), eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituztela.

b) Halaber, alegatzen diren merezimenduen agiriak, behar bezala egiaztatuak, erantsiko zaizkio, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4._Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Partzuergoko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik ez bada aurkeztu, Partzuergoburuak ebazpena emanen du, lehiaketa hutsik geratu dela deklaratuz. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, Partzuergoburuak, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila aginduko du.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Behin betiko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emateak errekurtsoak paratzeko epeen kontaketari hasiera emanen dio.

5._Epaimahaiaren osaketa.

Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: José María Canales Arana jauna, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko Zuzendaritza kontseiluko idazkaria.

Ordezko mahaiburua: Begoña Martínez Barrado andrea, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko Administrazio Kudeaketaren Unitateko burua.

Mahaikide bat, langileen ordezkaritza organoek proposatua.

Ordezko mahaikide bat, langileen ordezkaritza organoek proposatua.

Mahaikide idazkaria: Juan José Lanciego Balda jauna, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko Langileriaren Kudeaketarako Unitateko burua.

Ordezkoa: Juan Carlos Vicuña Urtasun jauna, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko Kontabilitate Kudeaketaren eta Erosketen Unitateko burua.

6._Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak ondoan doazen baremoen arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

a) Eremu euskalduneko lanpostu hutsak: Altsasu, Auritz eta Oronoz-Mugairi (I. eranskina).

b) Gainerako lanpostu hutsak (II. eranskina)

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inondik inora onartuko alegatu eta agiriz egiaztatua izan ez den merezimendurik, ezta horien atal bakoitzerako ezarria den gehieneko puntuazioa baino altuagorik emanen ere.

7._Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak parte hartzen duten guztien kalifikazioa eginen du, eta izangaien zerrendak (eremu euskalduneko lanpostu hutsak eta gainerako lanpostu hutsak), puntuazioaren arabera ordenaturik, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako partzuergoburuari igorriko dizkio.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

Lanpostu hutsak hautatzeko, deialdi bakarrean dei eginen zaie lehiatzaileei beren eskaerak adieraztera ager daitezen. Ezinbesteko kasuetan salbu, beren eskaera egiten ez dutenek deialdi honen xede den lekualdaketako eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak hautatu ondoren, Partzuergoko Zuzendariak Ebazpen baten bidez esleituko dizkie lanpostuak, eta Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9._Lanpostuaz jabetzea.

Lehiatzaileek, destino berria esleitzen dien Ebazpenaren jakinarazpenetik hurrengo hamar egun naturaleko epean hartu beharko dute jabetza, salbu eta Partzuergoburuak beste dataren bat ezartzen badu destino berriaz jabetzeko.

Baten batek, jarritako epean, behar bezain ongi frogatutako ezinbesteko kasuak salbu, horrela eginen ez badu, berea lukeen lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, bere oinarri eta bere egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Partzuergoaren Zuzendaritza Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenetik edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra, administrazioarekiko errekurtsoa izanen da bidezko, dagokion Iruñeko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenetik edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan._Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko burua, Alfredo González Echarren.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa (eremu euskalduna)

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak:

1) Edozein Administrazio publikotan langile finko gisa suhiltzaile lanpostuan edo antzekoetan emandako zerbitzuak: puntu bat urte bakoitzeko.

2) Edozein Administrazio publikotan aldi bateko gisa suhiltzaile, suhiltzaile-gidariaren lanpostuan edo antzekoetan emandako zerbitzuak: 0,90 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein Administrazio publikotan aldi bateko langile gisa, suhiltzaile-gidari laguntzailearen lanpostuan emandako zerbitzuak: 0,81 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein Administrazio publikotan aldi bateko langile gisa, suhiltzaile peoi laguntzailearen lanpostuan emandako zerbitzuak: 0,72 puntu urte bakoitzeko.

5) Edozein Administrazio publikotan behatokiko peoi begiralearen lanpostuan emandako zerbitzuak: 0,64 puntu urte bakoitzeko.

6) Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan langile finko gisa egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

7) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei. Halaber, lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan dagokien zatia deskontatuko da.

2. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3. Deialdi hau Partzuergoko iragarkien oholean argiratatu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioak zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian emandako aldiak, hala nola unitate organiko baten burutza edo zuzendaritzan emandakoak, horietan hasi zen egunean zuen lanpostuan emandako zerbitzu gisa baloratuko dira.

5. Izendapen desberdineko enplegatuei parte hartzeko aukera ematen zaien lekualdatze lehiaketetan, guztiek izanen dute, atal honen ondorioetarako, deialdiko lanpostukoaren balorazio berdina.

6. Maila edo talde berean izendapenaren deitura bai baina lehen betetzen zituen eginkizunak aldatzen ez badira, emandako zerbitzuak kontatzerakoan, lehiaketan parte hartzeko izendapenean emandako zerbitzu gisa hartuko dira, betiere eginkizun horiek egiten zirela frogatzen den unetik hasita.

7. Ezin dira 30 puntu baino gehiago lortu a) atal honetan.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa:

1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokide (10 ikastordu) bakoitzeko; gehienez ere, 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

2) Kongresu edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, herrialdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez puntu bat, haien iraupenaren arabera Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Ezin dira 10 puntu baino gehiago lortu b) atal honetan.

c) Hizkuntzak jakiteagatiko puntuazioa:

1) Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, bina puntu gehienez ere.

2) Eremu euskalduna denez, euskaraz jakiteari 2,20 puntu emanen zaizkio.

3) Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukitzeagatik aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da hizkuntza bakoitzeko.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko ikasmaila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa (Nafarroa, gainerako eremuak)

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak:

1) Edozein Administrazio publikotan langile finko gisa suhiltzaile lanpostuan edo antzekoetan emandako zerbitzuak: puntu bat urte bakoitzeko.

2) Edozein Administrazio publikotan aldi bateko gisa suhiltzaile, suhiltzaile-gidariaren lanpostuan edo antzekoetan emandako zerbitzuak: 0,90 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein Administrazio publikotan aldi bateko langile gisa, suhiltzaile-gidari laguntzailearen lanpostuan emandako zerbitzuak: 0,81 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein Administrazio publikotan aldi bateko langile gisa, suhiltzaile peoi laguntzailearen lanpostuan emandako zerbitzuak: 0,72 puntu urte bakoitzeko.

5) Edozein Administrazio publikotan behatokiko peoi begiralearen lanpostuan emandako zerbitzuak: 0,64 puntu urte bakoitzeko.

6) Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan langile finko gisa egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

7) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei. Halaber, lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan dagokien zatia deskontatuko da.

2. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3. Deialdi hau Partzuergoko iragarkien oholean argiratatu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioak zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian emandako aldiak, hala nola unitate organiko baten burutza edo zuzendaritzan emandakoak, horietan hasi zen egunean zuen lanpostuan emandako zerbitzu gisa baloratuko dira.

5. Izendapen desberdineko enplegatuei parte hartzeko aukera ematen zaien lekualdatze lehiaketetan, guztiek izanen dute, atal honen ondorioetarako, deialdiko lanpostukoaren balorazio berdina.

6. Maila edo talde berean izendapenaren deitura bai baina lehen betetzen zituen eginkizunak aldatzen ez badira, emandako zerbitzuak kontatzerakoan, lehiaketan parte hartzeko izendapenean emandako zerbitzu gisa hartuko dira, betiere eginkizun horiek egiten zirela frogatzen den unetik hasita.

7. Ezin dira 30 puntu baino gehiago lortu a) atal honetan.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa:

1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokide (10 ikastordu) bakoitzeko; gehienez ere, 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

2) Kongresu edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, herrialdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez puntu bat, haien iraupenaren arabera Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Ezin dira 10 puntu baino gehiago lortu b) atal honetan.

c) Hizkuntzak jakiteagatiko puntuazioa:

1) Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, bina puntu gehienez ere.

2) Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukitzeagatik aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da hizkuntza bakoitzeko.

Halako titulaziorik ez dutenei, hizkuntza eskola ofizialen batean gainditutako maila bakoitzagatik guztira gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

Partzuergoko suhiltzaile izateko 40 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia parte hartzeko eskaera. Deialdi hori Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko partzuergoburuak abenduaren 13ko 187/2002 Ebazpenaren bidez onetsi da.

Izena: ...................., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionala: .............. (edo identitate-agiri baliokidea), jaioteguna: ............., jaioterria: ................. (...............). nazionalitatea ................., helbidea ................ (kalea, zenbakia), .............. herria, ............. probintzia, ........... posta kodea, ........ telefonoa (........... laneko telefonoa) duena .............,,

Eskatzailearen egoera administratiboa:

Jardunean

Eszedentzia berezian

Eszedentzia borondatezkoan

Eszedentzia nahitanahiezkoan

Zerbitzu berezietan

(Behar dena X batez markatu).

Zure aurrean azaldu eta adierazten dut:

Suhiltzaile izateko 40 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela. Deialdia Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko buruak abenduaren 13an eman eta ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.............koan) argitaratu 187/2002 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Iruñean, 200..ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO SU-ITZALTZE ETA SALBAMENDU ZERBITZURAKO PARTZUERGOA.

Iragarkiaren kodea: A0213625