25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

698/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, abuztuaren 6ko 399/2002 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez 2002/2003 ikasturterako Hezkuntza Bereziko Bekak eta Laguntzak emateko deia egin zen.

Hezkuntza Bereziko Bekak eta Laguntzak emateko deialdia finantzatzeko erreserba handiegia baimendu denez (abuztuaren 6ko 399/2002 Foru Agindua, 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 6koa), bidezko da erreserba hori aldatzea.

Horrenbestez, eta apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituenak, 36.2. artikuluko c) eta d) idatz-zatietan eman dizkidan eskurantzak erabiliz, ondokoa,

AGINDU DUT:

1. 2002/2003 ikasturterako Hezkuntza Bereziko Bekak eta Laguntzak emateko deia egin zuen abuztuaren 6ko 399/2002 Foru Aginduaren 2. puntua (108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 7929. orrialdea, eta Kontabilitateko 2355 espedientea) aldatzea. Horren ordez ondokoa agertzea:

"2. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak deialdi honen ebazpena eman dezala baimentzea eta, halaber, Beka eta Laguntzen lehen epearen ordainketa, gehienez ere 50.000 eurokoa, 2002ra luzatutako 2001eko gastuen aurrekontuko "Hezkuntza Bereziko Bekak eta Laguntzak" izeneko 421000-41510-4809-422500 kontusailaren kargura egitea, eta dirulaguntzen bigarren epearen ordainketa, 50.000 eurokoa hori ere, 2003ko aurrekontuetan xede horretarako sortzen den kontusailaren kargura."

2. Aldaketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau igortzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile eskuordeari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atalera, Kudeaketa Ekonomikorako Bulegora, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikora, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikora eta Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0213977