25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2003ko urtarrilaren 27an hartua, Tuterako Erriberako Eskualdeko Hirigintza Arauak hasiera batez onesten dituena.

Uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 58. eta 59. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Eskualdeko Hirigintza Arauak egiteko ekimena eta prozedura honako hauek dira:

_Eskualdeko Hirigintza Arauak lurralde eremu jakin baterako sortuko dira, Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu baten bidez.

_Arauak egiteko Foru Dekretu horretan zehaztuko dira bai Eskualdeko Hirigintza Arauen lurralde eremua bai Segimendu batzordearen eraketa.

_Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egin beharko du eta, dokumentua hasiera batez onetsi baino lehen, Segimendu batzordeak hari buruzko txostena prestatu beharko du.

_Hasierako onespena Nafarroako Gobernuari dagokio. Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta gutxienez bi hilabeteko jendaurreko epea eta ukitutako toki entitateak entzunak izateko aldia irekitzea.

Martxoaren 16ko 85/1998 Foru Dekretuak ezartzen du Tuterako Erriberako Eskualdeko Hirigintza Arauen lurralde eremua eta haren Segimendu batzordearen osaera.

2000ko otsailaren 16an Segimendu batzordea eratu zen eta bere lehen bilkura egin zuen. Horretan Eskualdeko Hirigintza Arauen gaineko aurreproiektua.

2001eko urtarrilaren 16an Segimendu batzordeak bigarren bilkura egin zuen eta, batzordekideen proposamenak entzun ondoren, aurreproiektua aztertu zuen proiektua egiteko lehe urratsa baita.

Eskualdeko Hirigintza Arauen gaineko proiektua egindakoan, batzordekide guztiei igorri zitzaien, aztertu eta behar ziren proposamenak aurkez zitzaten. 2002ko azaroaren 15ean batzordeak Eskualdeko Hirigintza Arauen proiektua izapidatu aurreko hirugarren eta azken bilkura egin zuen, batzordeak horiei buruzko informazioa emateko.

Horiek horrela, Segimendu batzordeak 2002ko azaroaren 15ean egindako txostena kontuan hartuz, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Hasiera batez onestea Tuterako Erriberako Eskualdeko Hirigintza Arauak (Erribera Beherea).

2. Proiektua egin duen taldeari jakinaraztea beharrezkoa dela dokumentua egokitu eta osatzea, Segimendu batzordearen 2002ko azaroaren 15eko aktan eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren 2003ko urtarrilaren 7ko txosteneko zehaztapenetan agindu bezala.

3. Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta bi hilabeteko jendaurreko epea eta ukitutako toki entitateak entzunak izateko aldia irekitzea.

4. Erabakia Segimendu batzordeko kide guztiei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Jendaurreko epea eta ukitutako toki entitateak entzunak izateko aldia igarota, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Eskualdeko Hirigintza Arauak aztertuko ditu eta, kasua bada, Lurraldearen antolamenduko plan bihurtzea proposatuko du, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0301197