25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

134/2003 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hainbat sail eta ikastegietarako ekipamendu mikroinformatikoa (27 ordenagailu eramangarri) erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1._Adjudikazioa egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala

c) Espediente zenbakia: C0004/03.

2._Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Ekipamendu mikroinformatikoa (27 ordenagailu eramangarri) erostea.

3._Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua.

Lehiaketa publiko irekia.

4._Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

55.015,24 euro.

5._Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 16 90 16

d) Telefaxa: (948) 16 96 61

e) www.unavarra.es

6._Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturalaren 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina

Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)

7._Ekonomia eskaintzak irekitzeko egun-orduak eta tokia.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egun, ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8._Iragarki gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren seian._Errektorea, Antonio Pérez Prados

Iragarkiaren kodea: A0301551