25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

129/2003 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agrobioteknologia eta Natur Baliabideen Instituturako hainbat altzari erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1._Adjudikazioa egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala

c) Espediente zenbakia: C0003/03

2._Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: altzariak erostea

3._Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua.

Lehiaketa publiko irekia.

4._Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

42.071,00 euro.

5._Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 16 90 16

d) Telefaxa: (948) 16 96 61

e) www.unavarra.es

6._Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturalaren 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina

Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)

7._Ekonomia eskaintzak irekitzeko egun-orduak eta tokia.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egun, ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8._Iragarki gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren seian._Errektorea, Antonio Pérez Prados

Iragarkiaren kodea: A0301552