I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
98/2003 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasagunea kentzea 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman, desjabetzapen espedientea hasi eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.
Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasagunea kentzea 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean" egiteko proiektu teknikoa onets dadin. Aurrekontua 1.227.312,56 eurokoa da, eta 8 hilabetean egin behar dira lanak.
Egin beharreko lanak, laburbildurik, honakoak dira: han dagoen bidea, NA-121 errepidearekiko paraleloa, egokitzea trenbideko pasagunetik hondakin uren araztegirainoko tartean. Handik bide berri bat aterako da, 5 metro zabal eta 400 metro luze, San Miguelgo bidearekin elkartzeko. Zidakos ugaldea gurutzatzeko zubi berri bat eginen da eta trenbidea gurutzatzeko pasagune goratu bat eraikiko da 147/816 k.p.an, egungo pasagunetik 330 bat metro hegoaldera. Bukatzeko, proiektuak San Miguel bideko 900 bat metro egokitzea ere aurreikusten du.
Proiektua gauzatzeko egin zen azterlan hidrologikoaren emaitzekin bat, Arizpeleta errekari gainezkabidea eginen zaio, 3 metro zabal, 1,5 metro altu eta 200 metro luze. Horrek, euria barra-barra egiten duelarik, ura biltzea galaraziko du eta proiektatutako obraren mantentze lanak erraztuko ditu.
Halaber, obrek ukitzen dituzten sarbide, zerbitzu eta instalazio guztiak lehen zeuden moduan uzteko asmoa dago.
Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak bere txostenean adierazten du gaurgeroz kudeatzen ari direla zenbait erakundetan (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Sustapen Ministerioa eta RENFE) proiektuko obrak egiteko behar diren baimen eta onespenak.
Azkenik, aipatu Zerbitzuak txostenean adierazi du komeni dela lanek ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea, gai honetako programazioarekin bat proiektu honen obrak 2003. urte honetan has daitezen.
Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandakoez baliaturik,
EBATZI DUT:
1. "Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasagunea kentzea 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean" egiteko proiektu teknikoa onestea. Aurrekontua 1.227.312,56 eurokoa da, eta 8 hilabetean egin behar dira lanak.
2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.
3. Aipatu proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dute proiektuaren ale bat Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuan eta Barasoaingo Udaletxean.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
5. Ebazpena jakinaraztea Barasoaingo Udalari, zeini proiektuaren ale bat igorri baitzaio, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala), behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren seian._Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.
E R A N S K I N A
Zaragoza-Altsasu lineako trenbide pasagunea kentzea 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean
1._Behin betikoz ukitutako ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehaztua
01 ALDUAN, SOLA, LUIS CATALAIN KARRIKA 1271 3 18 A ALORRA
ALDUAN, ARRICIBITA,LUIS Mª EGIPTOKO AMA BIRJINA KARRIKA, 13 (BARASOAIN)
02 BARASOAINGO UDALAREN HERRILURRAK KONSTITUZIO PLAZA (BARASOAIN) 327 3 15 A LARREAK
03 ERICE, NAVARLAZ, FELIX ABADIA KARRIKA,12 (BARASOAIN) 2338 3 14 A ALORRA
04 ERICE, NAVARLAZ, FELIX ABADIA KARRIKA,12 (BARASOAIN) 459 3 14 B ALORRA
05 ECHAPARE, GONZALEZ, CESAR ZARANGULLO KARRIKA (BARASOAIN) 894 3 8 ALORRA
06 RENFE, NAFARROAKO ONDASUNAREN BURUTZA GELTOKIKO KARRIKA, Z.G. (IRUÑA) 371 1 22 LARREAK
07 GALMACCI, ALDAZ, LORENZO FORUEN PLAZA, 2 (BARASOAIN) 938 1 12 ALORRA
08 ERICE, NAVARLAZ, PEDRO JOSE EGIPTOKO AMA BIRJINA KARRIKA (BARASOAIN) 759 1 13 ALORRA
09 ARRICIBITA, IMIZCOZ, MARIA MERCEDES (GARINOAIN) 739 1 14 ALORRA
10 BARASOAINGO UDALAREN HERRILURRAK KONSTITUZIO PLAZA (BARASOAIN) 295 1 3 LARREAK
11 LIBERAL, IZCO, PABLO KARRIKA NAGUSIA (GARINOAIN) 4640 1 205 ALORRA
12 NAVARRA DE INFRAESTRUCTURAS LOCALES, S.A. 101 1 204 HIRIKOA
13 LIBERAL, IZCO, PABLO KARRIKA NAGUSIA (GARINOAIN) 1531 1 18 ALORRA
14 BARASOAINKO UDALAREN HERRILURRAK KONSTITUZIO PLAZA (BARASOAIN) 620 1 19 LARREAK
15 ERICE, NAVARLAZ, FELIX ABADIA KARRIKA,12 (BARASOAIN) 1296 1 21 ALORRA
16 GALMACCI, ALDAZ, LORENZO FORUEN PLAZA, 2 (BARASOAIN) 530 1 23 D ZUHAZTIAK
17 ZARATIEGUI, FURTADO, JUAN EGIPTOKO AMA BIRJINA KAR., 16-1 (BARAS.) 37 1 16 BARATZEAK
18 GALMACCI, ALDAZ, LORENZO FORUEN PLAZA, 2 (BARASOAIN) 151 1 23 A ALORRA
19 RENFE, NAFARROAKO ONDASUNAREN BURUTZA GELTOKIKO KARRIKA, Z.G. (IRUÑA) 346 3 7 LARREAK
20 FLAMARIQUE, LIBERAL, JOSE IRATXEKO M. KARRIKA, 2-5 (IRUÑA) 24 3 10 A BARATZEAK
21 GALMACCI, ALDAZ, LORENZO FORUEN PLAZA, 2 (BARASOAIN) 346 3 11 ALORRA
22 GALMACCI, ALDAZ, LORENZO FORUEN PLAZA, 2 (BARASOAIN) 13 3 13 ALORRA
2._Obraren biltegitako izanen diren aldi baterako ukitutako ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehaztua:
07 GALMACCI, ALDAZ, LORENZO FORUEN PLAZA, 2 (BARASOAIN) 1577 1 12 ALORRA
08 ERICE, NAVARLAZ, PEDRO JOSE EGIPTOKO AMA BIRJINA KARRIKA (BARASOAIN) 1283 1 13 ALORRA
09 ARRICIBITA, IMIZCOZ, MARIA MERCEDES (GARINOAIN) 1173 1 14 ALORRA
21 GALMACCI, ALDAZ, LORENZO FORUEN PLAZA, 2 (BARASOAIN) 1549 3 11 ALORRA
Iragarkiaren kodea: A0301484