25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

68/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuak, 2003tik 2006ra bitartean, errepideetarako behar duen gatza erosteko hitzarmen markoaren espedientea onesten duena.

1._Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 128/2002.

2._Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskripzioa: 2003-2006 bitartean, errepideetarako gatza erosteko hitzarmen markoa.

b) Zenbat unitate eman behar diren: aldi bakoitzean eskatzen den kopurua.

c) Lote kopurua eta horren araberako banaketa: lote bakarra.

d) Aurkezteko tokia: baldintzen pleguan adierazitakoak.

e) Aurkezteko epea: Erosgaiak adierazita dauden tokietan utzi beharko dira, gehienez 48 orduko epean.

3._Izapidaketa eta esleitzeko prozedura eta modua.

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4._Oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: Hitzarmen markoa indarrean dagoen bitarterako kalkulatu den diru-kopurua 990.000 eurokoa da, BEZa barne.

5._Bermeak: baldintza pleguan eskatutakoak.

Behin-behinekoa: ez da eskatuko.

6._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia.

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Telefonoa: 948-422972.

e) Telefaxa: 948-422968.

f) Helbide elektronikoa: http://www.cfnavarra.es/suministros

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: aurkezteko epea bukatzen den eguna.

7._Kontratistaren berariazko betebeharrak: baldintza pleguan eskatutakoak.

8._Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko martxoaren 27a.

b) Aurkezteko tokia: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Erregistroa (Iruñeko Gaztelugibel kaleko 9a, 31007 posta kodea) eta 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren beste tokiak.

c) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza pleguan azaltzen direnak.

d) Eskaintzak balio izateko epea: 3 hilabete, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita.

e) Aldaeren onarpena: ez.

9._Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak.

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atalaren bulegoak.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Eguna: Kontratazio mahaiak erabaki beharrekoa.

e) Ordua: Kontratazio mahaiak erabaki beharrekoa.

10._Bestelako argibideak.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian._Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0301686