25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, Ingurumena Kudeatzeko Administrazioaren Neurriei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta Departamentu Teknikoak urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren ariora tramitaturik, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2003ko urtarrilaren 28a. Eskatzailea: Tradisna Servicios Asociados, S.L. Jarduera: lantegia (handitzea). Tokia: Garraioaren Hiria, Erriberri kalea, z.g., Oritz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0301143