25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Jarduera sailkaturako baimena

Ingurugiroa Babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (ingurumena kudeatzeko administrazio neurriei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatua) eta hura garatzen duen Erregelamenduan (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuak onetsia eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuak aldatua) xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Alkatetza honek jarduera lizentzia hau eman duela:

Lizentzia eman zen eguna: 2002ko abenduaren 20a. Eskatzailea: Pedro Ignacio Iriguibel Mateo jauna, Elomendi, S.L. ordezkatuz. Jarduera: Zerbitzugunea indarra duen araudiari egokitzeko proiektu teknikoa (legeztapena). Tokia: Pekotxeta auzoa, Luzaide. N-135 errepidea, 66,2 K.P., 1. poligonoko 95. lurzatia.

Luzaiden, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0214106