25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Ibilgailua abandonaturik

Honen bidez jakinarazten da ezen, Albienteen gaztigu-orriaren arabera, VI-9973-H matrikulako Ford Fiesta 1.6 ibilgailuaren abandonatze-aktari ekin zaiola, El Cristo kaleko gibelean (eustorman) utzi baitute.

Akta hori kontuan hartuz eta abandonaturik hilabetea aise daramanez, eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuludunaren 71.1.a artikuluan xedatutakoari jarraikiz, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen testu hori, honen bidez ondokoa jakinarazten da:

Jabeari, hots, Juan Carlos Alcolea Mayor jaunari (N.A.N.: 16569677V), azken helbide ezaguna Vianako El Cristo kalea, 12 baitu, espedientea abiarazi zaiola jakinarazterik izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara egungo legeekin bat, eta ohartarazten zaio hamabost egun dituela ibilgailua dagoen tokitik kentzeko. Hala egiten ez badu, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eraman.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: a0301014