III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Galar Zendeako Udalak, 2003ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Getze-Galarko 4. poligonoko 114. lurzatiaren xehetasun azterlana, Arista Arquitectos enpresak sustatua, Isabel Jiménez Berrio ordezkatuz. Hasierako onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Getze-Galarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: a0301033