25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Kreditu transferentziak hasiera batez onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2002ko aurrekontuko kontusailen arteko kreditu transferentziak.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: a0301032