25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

2003 urteko zerga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, eta ikusirik 2003ko ekitaldirako zergak, tasak eta prezio publikoak eguneratzea komeni dela Udalak ekitaldi horretan izanen dituen gastuei aurre egiteko, Alkatetzak Udalaren osoko bilkurari proposatu dio jarraian heldu diren zerga-tasak, zergak eta tasak onestea.

Alkatetzaren proposamena agertutako guztiek aho batez onetsi dute, eta beraz hau erabaki da:

Lehena._2003ko urtarrilaren 1etik aitzina lurraren gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko karga tasak hauek onestea:

1.1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,441 izanen da.

1.2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,80 izanen da.

Bigarrena._2003. urterako Jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko egungo indize-eskala mantentzea:

2.1. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,4 indizea aplikatuko zaie.

Hirugarrena._Zerga hauei aplikatzeko ehunekoa onestea:

3.1. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

3.1.1. Karga-tasa: ehuneko 20, 2001erako xedatutakoa aplikatzetik heldu den zerga oinarriaren gainean.

Indizeak:

5 urte arteko aldia: 3,3.

10 urte arteko aldia: 3,2.

15 urte arteko aldia: 3,1.

20 urte arteko aldia: 3,1.

3.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ):

3.2.1. Karga-tasa: % 4

Laugarrena._Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

4.1. Saneamenduko tasa: 0,17 euro/metro kubikoa.

0-10.000 metro kubiko: 0,17 euro/metro kubikoa.

10.001-25.000 metro kubiko: 0,16 euro/metro kubikoa.

25.001-40.000 metro kubiko: 0,15 euro/metro kubikoa.

40.001-55.000 metro kubiko: 0,14 euro/metro kubikoa.

55.0001 metro kubiko baino gehiago: 0,12 euro/metro kubikoa.

4.2. Ur horniduraren tasa:

Etxebizitzak: 0,37 euro/metro kubikoa.

Industriarako: 0,49 euro/metro kubikoa.

Obrak: 0,68 euro/metro kubikoa.

0-10.000 metro kubiko: 0,49 euro/metro kubikoa.

10.001-25.000 metro kubiko: 0,47 euro/metro kubikoa.

25.001-40.000 metro kubiko: 0,43 euro/metro kubikoa.

40.001-55.000 metro kubiko: 0,40 euro/metro kubikoa.

55.001 metro kubiko baino gehiago: 0,37 euro/metro kubikoa.

4.3. Hiltegiko tarifak:

Ardi burua: 1,72 euro/unitatea.

Txahalak: 27,50 euro/unitatea.

Zerriak: 7,19 euro/unitatea.

Bildotsak: 3,13 euro/unitatea.

Zerrikumeak: 1,87 euro/unitatea.

4.4. Frontoiko tasa:

Argirik gabe: 3,61 euro.

Argi eta guzti: 7,21 euro.

4.5. Zaborra:

1. tarifa: 367,82 euro.

2. tarifa: 459,77 euro.

3. tarifa: 367,82 euro.

4. tarifa: 183,91 euro.

5. tarifa: 153,25 euro.

6. tarifa: 122,60 euro.

7. tarifa: 91,95 euro.

8. tarifa: 61,30 euro.

9. tarifa: 55,17 euro.

10. tarifa: 76,63 euro.

4.6. Ibilgailuen sarbidea espaloian barna:

5 plaza bitarteko etxeak: 30,05 euro.

6 plazatik 10era bitarteko etxeak: 36,06 euro.

11 plazatik 20ra bitarteko etxeak: 42,07 euro.

21 plazatik 30era bitarteko etxeak: 48,08 euro.

31 plazatik 40ra bitarteko etxeak: 54,09 euro.

41 plazatik 50era bitarteko etxeak: 60,10 euro.

Gainerako kasuetan, hau da, berrogeita hamar plaza baino gehiago dituzten etxeetan, metro lineala 6 euro garestiago izanen da hamar ibilgailuko tarte bakoitzeko.

4.7. Hilerria erabiltzeko tasak.

4.7.1. Lurpeko hilobiak.

Adindunak (10 urteko luzapen bakarra): 60,00 euro.

Txikiak (10 urteko luzapen bakarra): 30,00 euro.

4.7.2. Nitxoak.

10 urteko kontzesioak: 90,15 euro.

10 urteko luzapena: 150,25 euro.

4.7.3. Hobitik ateratzea.

Hilotzak: 60,00 euro.

Gorpuzkiak: 30,00 euro.

4.8. Merkataritzako edo kalterik gabeko jarduerak irekitzeko lizentzien tasak.

0tik 20 metro karratu bitarte: 120,20 euro.

21etik 100 metro karratu bitarte: 300,51 euro.

101etik 500 metro karratu bitarte: 601,01 euro.

501 metro karratutik aurrera: 901,52 euro.

4.9. Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak.

I. Epigrafea.

Zangak irekitzea:

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

a) Harrizko zoladura den lekuetan: 66,14 euro.

b) Zoladura orokorra den lekuetan: 49,58 euro.

c) Zoladurarik gabeko lekuetan: 33,06 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

a) Harrizko zoladura den lekuetan: 73,02 euro.

b) Zoladura orokorra den lekuetan: 55,47 euro.

c) Zoladurarik gabeko lekuetan: 37,95 euro.

II. Epigrafea.

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

Metro lineal bakoitzeko: 16,50 euro.

4.10. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

I. Epigrafea.

Aprobetxamendu bereziak zoru gainean.

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik: 2 euro/eguna.

I.2. Merkatu txikiak, kalez kaleko salmenta, metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 2 euro/eguna.

I.3. Azoka tikiak: metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 2 euro/eguna.

Zenbateko hauek hasierako preziotzat hartu dira; adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

I.4. Bertzelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko.

Egunean: 0,60 euro.

Hilabetean: 9,02 euro.

Urtean: 60,10 euro.

I.5. Aldamioak: aitzineko epigrafean agertutako zenbatekoen % 50.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak % 75 beheratuko dira.

I.6. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitzeko: 1 euro

I.7. Ibilgailu-tabernak:

Zenbateko hau kobratuko da instalaziorako tokia ez bada enkante bidez esleitu.

II. Epigrafea.

Aprobetxamendu bereziak hegalkinean.

I.2. Bestelako aprobetxamenduak:

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 0,15 euro.

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, hilabetean: 2,40 euro.

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, urtean: 24,04 euro.

III. epigrafea.

Aprobetxamendu bereziak zorupean.

Paratutako biltontzi bakoitzeko: 3,00 euro.

Beste aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

Egunean: 0,15 euro.

Hilabetean: 1,20 euro.

Urtean: 12,02 euro.

IV. epigrafea.

Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren guttieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

Aldamioak: 12,02 euro.

Hesiak: 12,02 euro.

Bestelako aprobetxamenduak: 12,02 euro.

Jarduera salerosketa denean: 12,02 euro.

4.11. Ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasa.

I. epigrafea.

Jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren ondorioz eta udalaren ondarean kalte egiteagatik egindako ikuskapenak:

Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 36,06 euro.

II. epigrafea.

Hobi septikoak ikuskatzea; bakoitzagatik: 60,10 euro.

III. epigrafea.

Eraikinen azterketa, horien segurtasun baldintza nagusien berri izateko:

Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu: 60,00 euro.

Horri erantsitako ordu bakoitzeko: 60,00 euro.

Bosgarrena._Erabaki honek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean jarraituko du harik eta Udalaren osoko bilkurak aldatu arte.

Seigarrena._Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea legezko ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, bi mila eta biko abenduaren hogeita seian. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: A0300958