25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, aurtengo urtarrilaren 14an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1._Cabanillasko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala onetsi da hasiera batez. Xedea: lehorreko hiru lursail, Errege Altxonbideko iparraldean daudenak eta A.S.etan nekazaritzako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezinaren sailkapena dutenak, lurzoru generiko urbanizaezina bihurtzea; aipatu altxonbidearen hegoaldeko ureztalurrek, berriz, ekoizpen ertaineko lurzoruaren sailkapenari eutsiko diote.

2._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Diario de Navarra egunkarian argitaratu eta jendaurrean jarriko da hilabetez, 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aldaketa horiek jendaurrean egonen dira hilabetez. Espedientea interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Cabanillasen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: a0300967