25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

02-3251 gora jotzeko errekurtsoa. Legezko bideak erabiliz aurkitu ez diren interesatuentzako jakinarazpena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak ebazpen hau eman zuen bi mila eta biko urriaren hogeita bian:

RAL 02-URR-22 (12/UV)

"02-3251 zk.ko gora jotzeko errekurtsoari buruzko idazkia eta agiriak jaso ditut; Rafael Izco Cabezón jaunak aurkeztu zuen errekurtso hori Nafarroako Administrazio Auzitegian, bere izenean eta ondoko hauek ordezkatuz: Esteban Zufia Olcoz jauna, José A. Goñi Orella jauna, José Antonio Ibarrola Ustarroz jauna, Victoriano Oses Avelino jauna, Juan A. Huarte Azcarate jauna, Juan Rodríguez Lima jauna, Ildefonso Adan Adan jauna, José María Sevilla Garcia jauna, Eduardo Peña Urra jauna eta Francisca Cía Garzaron andrea. Errekurtsoa Iruñeko Udalaren 2002-6-6ko osoko bilkuran hartu erabakiaren aurkakoa da, erabaki horrek ezetsi egin baitzuen aurreko berraztertzeko errekurtso bat -Iruñeko Udalaren 2002-3-7ko osoko bikuran hartu erabakiaren aurkakoa-, eta 2002-6-6ko osoko bilkuran Ezkaba sektorea desjabetzapenetik libratzeari buruz hartu zen erabakiaren aurkakoa. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1._Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren jakinarazpenak eta guzti.

2._Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batean igortzeko.

3._Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen."

Espedientean agertzen ez diren interesatuak:

MARIA ANA MARIN DE LA POZA

ANGELA FERNANDEZ DE LAS HERAS

GERMAN BERROETA CHASCO

MARU MARTIARENA

ENCARNACION VISCARRET BIBIOT

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0300966