25. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2002ko abenduaren 24an emandako Foru Aginduarena. Foru Agindua nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoari, nekazariendako primei, eskualde behartsu batzuen ordainari eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzei buruzkoa da.

Aipatu Foru Agindua 2003ko urtarrilaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (8. zk.) eman zen argitara, eta haren testuan dauden akatsez oharturik eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikulua aplikaturik, behar diren zuzenketak ondotik transkribatzen dira.

1. 2. artikuluaren 4. idatz-zatiaren lehenbiziko lerroaldean "...zerga oinarri erregularra" dioen tokian, "...zerga oinarriaren zati orokorra (507 epigrafea)" erran behar du.

Artikulu beraren 4. idatz-zatiaren bigarren lerroaldean, "...errenten bataz bestekoa" dioen tokian, "...errenten edo zerga oinarriaren zati orokorraren batazbestekoa, kasuan kasu" erran behar du.

2. 2. artikuluaren 14. idatz-zatian, "...II. eranskinaren" dioen tokian, "...33. artikuluaren c) atalaren" erran behar du.

3. 6. artikuluan, "...urtarrilaren 1etik martxoaren 8ra bitartekoa" dioen tokian, "...urtarrilaren 1etik martxoaren 14ra bitartekoa" erran behar du.

4. 17. artikuluaren 2. idatz-zatian, "...irailaren 10a arte" dioen tokian, "...irailaren 30a arte" erran behar du.

5. 29. artikuluaren 1. idatz-zatiaren b) atalean "...zerga oinarri erregularra" dioen tokian, "...zerga oinarriaren zati orokorra (507 epigrafea)" erran behar du.

6. 33. artikuluan falta da eta, beraz, gehitu beharra dago c) atala, honako testu honekin:

"Ustiategiaren egoeraren eta haren ezaugarrien arabera: Ondoko parametroak aplikatuta erdietsitako puntuazioa zati 100 eragiketaren emaitza da:

Egoitzaren udalerriko kota eta aldatza

Egoitzaren udalerriko biztanle hustuketa

Egoitzaren udalerria 2. helburuko Nekazaritzako Eskualdeetan sartua egotea

Ustiategia dagoen udalerriko lehorreko lurren errendimendua 2,2 t/ha-tik beheitikoa izatea

Udalerriak Batasunerako intereseko lekua izatea

Titularra nekazari gaztea da

Ustiategiak hobekuntza plan batean egotea

Nekazaritzako kooperatibaren bateko bazkidea

Ustiategiko produktuen eraldaketa egitea

Abere autoktonoen ustiategi estentsiboa

8. 37. artikuluaren e) atalean, "...fruta gozoko arbolen taldeak 20 hektarea" dioen tokian, "...fruta gozoko arbolen taldeak 0,5 hektarea" erran behar du.

9. 40. artikuluaren 1. idatz-zatiko koadroan, "orburua" dioen tokian, "orburua eta tomatea" erran behar du.

10. Gaztelaniazko aldizkarian, 45. artikuluaren 2. idatz-zatian, "...podrán solicitarse ayudas" dioen tokian "...las ayudas" erran behar du.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamaikan.

Iragarkiaren kodea: C3042068