23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

21/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 46. artikuluari jarraikiz, Departamentuen egitura aldatzeko beharrezkoa izanen da Gobernuak Foru Dekretu bidez onespena ematea.

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Gero, egitura horri aldaketa partzial batzuk egin zaizkio.

Foru Dekretu honen xedea Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egitura aldatzea da, Ondare Zerbitzuari dagokionez, eta aurreko arauak eman zirenetik sortutako premiek eskatzen dituzten egokitzapenak egitea.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeitazazpian egin bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ondoren azaltzen diren aldaketak egitea Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuari.

Bat._11. artikuluaren testu berria.

"11. artikulua.

Ondare Zerbitzuak ondoko Atalak izanen ditu:

a) Ondarea Kudeatzeko Atala.

b) Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Atala."

Bi._Artiklu berri bat, 22. bis artikulua, erantsi da 22. artikuluaren ondoren.

"22. bis artikulua.

Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Atalak ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

_Ondare Zerbitzuaren aurrekontuen aurreproiektua egitea.

_Ondare Zerbitzuaren aurrekontua kudeatu eta kontrolatzea.

_Ondare Zerbitzuaren kontabilizazioa, orokorra eta aurrekontuena.

_Ondare Zerbitzuaren giza baliabideak antolatu eta kudeatzea.

_Administrazio arloko laguntza ematea eta Ondare Zerbitzuan kudeatzen diren prozesu administratiboak bultzatu, koordinatu eta haien jarraipena egitea.

_Teknologia berrien erabilpena bultzatzea, baliabideen kalitatea hobetzeko.

_Bere eskumeneko gaiei buruzko txostenak eta ebazpen proposamenak egitea.

_Ematen zaizkion antzeko eginkizunak edo eginkizun osagarriak.

_Indarra duten xedapenetan bere esku utzitako gainerako eginkizunak."

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ekonomi eta Ogasun Departamentuak aurrekontuan aldaketak eginen ditu, Foru Dekretu honetan xedatutakoa betearazteko behar diren kredituak sortzeko.

Bigarrena._Ahalmena ematen zaio Ekonomi eta Ogasun kontseilariari Foru Dekretu honetan ezarritako egitura garatzeko behar diren arauak eman ditzan.

Hirugarrena._Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0301194