23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez gero egindako aldaketan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan eta hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendeaurrean egonen dela ondoren zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Arantza Oyarzabal Zubeldia. Jarduera: abere ustiategia legeztatzea. Tokia: Goizuetako 2. poligonoko 260. partzela, Domiñazpi Baserria.

Goizuetan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkatea, María Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0301283