23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

Beteluko Antigua kalean hiri lurzorua mugatzeko proiektuaren eta lerrokaduren azterlanaren aldaketa hasiera batez onetsita

Bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan egindako batzarrean, Beteluko Udalbatzak akordio hau onartu zuen:

1. Beteluko Antigua kalean hiri lurzorua mugatzeko proiektuaren eta lerrokaduren azterlanaren aldaketa hasiera batez onestea.

Aldaketaren sustatzailea: Beteluko Udala.

Aldaketaren gaia: Beteluko Antigua kaleko lurzorua mugatzeko proiektuaren xedapenak baita Beteluko lerrokaduren azterlana ere aldatzea.

2. Lerrokadura berriek xedatutako Beteluko 2. eremuko 21. eta 22. lursailetan eraikitzeko baimena bertan behera uztea. Eremu horretan, egun bideratzen ari diren Beteluko hiri lurzorua mugatzeko proiektuak eta lerrokaduren azterlanak eragina baitute.

3. Hasierako onespen honen aurretik baimen eskaera egin dutenei akordioaren berri ematea.

4. 10/1994 Foru Legeak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoak, 106 eta 115.2 artikuluetan eta 6. xedapen iragankorrean ezartzen duenari jarraituz, akordioa jendaurrean hilabete batez izatea, iragarki hau Udaletxeko iragarkien taulan, Nafarroan argitaratzen den prentsan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Betelun, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: A0301765