III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E R I N
Herri larreen enkantea
Leringo Udalak, 2003ko otsailaren 6an egindako osoko bilkuran, jarraian aipatzen diren herriko larreak errentan emateko, ahoz egindako enkantea egingo dela erabaki zuen:
Zañeta, Valdechate eta Cuesta Sardosa, 2003ko azaroaren batetik urte bateko eperako; hasteko 6.372,52 euroko tasa izango du.
Enkantea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta hurrengo egunetik hasita, 15garren egun baliodunaren goizeko 12:00etan egingo da, Leringo Udaletxeko bilkura salan.
Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: tasazio prezioaren % 2. Gora jotzeko postura: 6 euro aldi bakoitzean.
Baldintzen plegua Idazkaritzan ikusgai izanen da, bulego ordutegian eta iragarki honetako epeak dirauen bitartean.
Lerinen, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.
Iragarkiaren kodea: A0301570