23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa hasiera batez onetsita

Burgiko Udalak, 2002ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko tarifen eranskineko aldaketa.

30 eguneko jendaurreko epea egonen da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Espedientea Udaleko idazkaritzan dago.

Delako epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez badu, ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Burgin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0301471