23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

2003ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Villatuertako Udalak, 2003ko urtarrilaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2003ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; espedientea jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan, 15 laneguneko epean, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak egin ahal ditzaten.

Alegaziorik egin ezean, aurrekontua eta oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Villatuertan, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: a0300403