23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Pitilllasko Udalak, 2002ko uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Aldaketa jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal honen iragarki oholean argitaratu ondotik, eta alegazioak egin zitzaizkion.

Hala, bada, Pitillasko Udalak, 2002ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Aurkeztutako alegazioak baiestea, eta horrenbestez, 2002. urteko tarifari 7 urtetik beherakoen aipamena kentzea, aldaketaren bidez aipamen hori gehitu baitzen sarrerei eta abonuei buruzko ataletan.

2. Ordenantzaren 2002ko aldaketa behin betiko onestea, baietsi diren alegazioek ukitzen duten zatia kendurik eta gainerako tasak onarturik.

Beraz, eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 326. artikuluan xedatua betez, behin betiko onetsitako aldaketa osoa argitara ematen da, orok jakin dezan eta bidezko ondorioak ekar ditzan.

E R A N S K I N A

5. artikulua. "Eskubideak eskuratzeko tasa ondoko tarifari lotuko zaio:

Tarifa

a) Udako igeriketa ikastaroak. 22 orduko ikastaroak, gutxienez: 24 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

b) Udalak kudeatutako igerileku estaligabeetako jendearentzako lehiatila:

SARRERAK (2002KO KANPAINA) LANEGUNAK JAIEGUNAK

Haurrak (7tik 14 urte bitarte) 2,10 euro 2,40 euro

Helduak (15etik 65 urte bitarte) 3,30 euro 4,50 euro

65 urtetik gorakoak 2,10 euro 2,40 euro

ABONUAK (2002KO KANPAINA) LANEGUNAK JAIEGUNAK

Haurrak (7tik 14 urtera bitarte) 28 euro denboraldian 25,50 euro hilean

Helduak (15etik 65 urtera bitarte) 51 euro denboraldian 48,50 euro hilean

65 urtetik gorakoak 25,50 euro denboraldian 23 euro hilean

Pitillasen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0300399