23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Barasoaingo Arau Subsidiarioak lurzoru urbanizagarriko S-1 sektorean aldatzeko espedientea hasiera batean onetsita

Barasoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2002ko abenduaren hemeretzian egindako osoko bilkura arruntean, eta legeak eskatzen duen quorumarekin, hasiera batean onetsi zuen Barasoaingo Arau Subsidiarioak aldatzea lurzoru urbanizagarriko S-1 sektorean, horren garapen urbanistikoa egiteko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 80. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 127. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Barasoainen, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0214059