I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio kudeaketako teknikari baten lanpostua oposizio bidez eta txanda irekian betetzekoa. Izendapena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2003ko otsailaren 3an egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste:
Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio kudeaketako teknikari baten lanpostua oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko asmoz Mahaiak 2002ko apirilaren 15eko erabakiaren bitartez deitutako oposizioa amaiturik (2002ko apirilaren 23ko 38. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2002ko maiatzaren 8ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), ikusita epaimahaiak emandako izendapen proposamena (2002ko abenduaren 31ko 123. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) eta interesatuak aurkeztutako dokumentazioa, deialdiko 7.2 oinarriak xedatutakoarekin bat, aipatu deialdiko 8. oinarrian Mahaiari emandako ahalmenen arabera, hona
ERABAKIA:
1. Laura Vidán Astiz andrea Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, administrazio kudeaketako teknikari gisa. Lanpostu hori Teknikari Diplomatuen Eskalako Teknikarien Kidegoaren barruan dago.
2. Interesatuak hilabete bateko epea izanen duela, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, lanpostuaren jabetza hartzeko xedatzea.
3. Erabaki hau interesatuari jakinaraztea.
4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren bostean._Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués
Iragarkiaren kodea: A0301553