23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

19/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Miguel Angel Larrión Torres jauna Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko Laguntza Administratiboaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Miguel Angel Larrión Torres jauna, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko Laguntza Administratiboaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zortzian._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0301122