23. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

15/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Florencio Hernández Catalán jauna Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Ataleko Erosketa Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Florencio Hernández Catalán jauna Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Ataleko Erosketa Bulegoko burutzatik kentzea eta emaniko zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zortzian._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0301118