17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Eguesibarko Udalak 2002ko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onestea erabaki du, 2002ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan 202.ari buruz ezarritakoa betez, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: a0300512